|
XVI ARABAKO DANTZA SUELTOKO TXAPELKETA - Maiatzak 1,
12etan. Estibaliz (mapa
ikusi).
Datorren Maiatzaren 1ean eguerdiko 12:00 etan Estibalizko Ama Birjinaren Monastegian “ARABAKO DANTZA SUELTOKO XVI. TXAPELKETA” ospatuko da, ARABA DANTZARIEN BILTZARRAk antolatua eta ARABAKO FORU ALDUNDIAk babestua.
OINARRIAK
. Aipatutako txapelketan 15 urtetik gora dituzten bikoteek parte hartu dezakete eta derrigorrezkoa izango da Euskal usariora jantzita parte hartzea.
. Txapelketa hasi baino lehenago, bikoteen zozketari ekingo diogu, zein ordenean dantzatuko duten jakiteko.
. Dantzarien ekitaldiak banakakoak izango dira eta txistulariak eta trikitilariak egongo dira (7 urrats).
. Epai mahaiak honako hauek hartuko ditu kontutan: urratsak, bateratasuna, aurkezpena eta erritmoa.
. Parte hartu nahi duten aurreskulariek, izen
ematea web orrialde honen bitartez egin beharko dute,
atal honetako izen
ematearen sailean. Izenemateak Apirilaren 1tik Apirilaren 22ra arte izango da.
. Bakarrik 15 bikote parte hartu ahal izango dute, beraz, bikote gehiago izena ematen badute aukeratutako lehenengo 15 bikoteak izango dira parte hartzaileak. Epaimahaiaren emaitzak apelaezinak izango dira.
SARIAK
1. – 360€.–. irabazle bakoitzarentzat, trofeoa, txapela eta zapia.
2. – 300€. irabazle bakoitzarentzat.
3. – 240€. irabazle bakoitzarentzat.
4. – TROFEOA arabako bikote hoberenarentzat.
5. – TROFEOA hobeto jantzita dagoen bikotearentzat
Bestalde, parte hartzen duten bikoteei 100 € dieta emango zaie, dantza mota desberdinetan parte hartzaileek izan ezik, dieta bat bakarra jasoko dutelarik.
XVI ARABAKO ARRESKU
TXAPELKETA - Maiatzak 1, 12etan. Estibaliz (mapa
ikusi).
Datorren Maiatzaren 1ean eguerdiko 12:00etan Estibalizko Ama Birjinaren Monastegian “ARABAKO DANTZA SOLTEKO XVI. TXAPELKETA” ospatuko da, ARABA DANTZARIEN BILTZARRAk antolatua eta ARABAKO FORU ALDUNDIAk babestua.
OINARRIAK
. Aipatutako txapelketan 15 urtetik gora dituzten aurreskulariak parte hartu ahal izango dute. Derrigorrezkoa izango da Euskal usariora jantzita parte hartzea.
. Txapelketa hasi baino lehenago, aurreskulariak zozketari ekingo diote, zein postutan dantzatuko duten jakiteko.
. Dantzarien ekitaldiak banakakoak izango dira eta antolaketak ipinitako txistularien esku egongo da soinua.
. Arabako aurreskua dantzatu behar da.
. Epai mahaiak honako hauek hartuko ditu kontutan: dantzaren jatortasuna, dantzatzeko era, arintasuna eta erritmoa.
.
Parte hartu nahi duten aurreskulariek, izen
ematea web orrialde honen bitartez egin beharko dute,
atal honetako izen
ematearen sailean. Izenemateak Apirilaren 1tik Apirilaren 22ra arte izango da.
. Bakarrik 15 aurreskulari parte hartu ahal izango dute, beraz, lehenengo 15 aurreskulariak soilik aukeratuko ditugu. Epaimahaiaren emaitzak apelaezinak izango dira.
SARIAK
1. – 210€. irabazlearentzat, trofeoa eta txapela.
2. – 180€. irabazlearentzat.
3. – 140€. irabazlearentzat.
Bestalde, parte hartzen duten bikoteei 60€ dieta emango zaie, dantza mota desberdinetan parte hartzen dutenei izan ezik, dieta bakarra jasoko dutela.
|