berriak
 
 

BERRIAK

* Berrien publikazioarako berriak@arabadantzarienbiltzarra.com. Berriak jasotzen ditugunean erantzun bat jasoko duzue.

  • ARABAKO DANTZA AUTOKTONEN LEHIAKETA 2007: Larunbat honetan, hilak 24, Iekoran IX. Lehiaketa ospatuko da, jarraian aipatzen dizuegon egitarauarekin, eta parte hartuko duten taldeen ordenarekin batera. Denok gonbidatuak zaudete bertako ikuskizunaz gozatzeko.
  • EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA 2007: Irailaren 30ean Euskal Herriko dantzari guztien egun handia ospatuko da Gasteizko Los Astronomos futbol zelaian. Ekitaldi nagusia eguerdiko 12:00etan hasiko da, nahiz eta egun osoan zehar jende guztiarentzako ekintzak egongo dira, hauetako batzuk honako egitarauan aipatzen dira. ARGAZKIAK.
  • 2007ko EKAINAREN 10ean XXX. ARABAKO DANTZARI EGUNA ospatuko da OIONen hurrengo programarekin:
    • 12.30etan TALDEEN HARRERA. Kontzentrazioa Gernika etorbidean
    • 13.30etan XXX ARABAKO DANTZARI EGUNA FORUEN ENPARANTZAN, non honako dantzak ikusi ahal izango diren:
      • 1. Revolcón del Katxi
        2. Orpo Punta
        3. Zapatatzaile
        4. Txulalai
        5. Txontxoguillo
        6. Sagar Dantza
        7. Uruñuela
        8. Arrastaria
        9. Danza de chicos
        10. Jota de Tudela
        11. Jota de Laguardia
    • 15retan HERRI BAZKARIA
    • 16retan HAURRENTZAKO JAIALDIA enparantza nagusian Iluna Antzerki Taldearen eskutik Harri Koskor lana eskainiz.
    • 16.30etatik 17.30etara ZARATA taldearen KONTZERTUA (Oion) Foruen enparantzan.
    • 17.30etatik 18.30etara E.T.S.-ren KONTZERTUA (En Tol Sarmiento, Iekora) Foruen enparantzan.
    • 18.30etan ERROMERIA Foruen enparantzan BESTERIK GABE taldearen eskutik.
  • Araba Vital 2007 programaren barruan honako erakustaldiak eskeiniko dira:
    • EGUZKILORE DANTZA TALDEA, 2007ko ekainaren 2an arratsaldeko 20:00retan eskeiniko du bere erakustaldia AMURRIOko Juan de Urrutiaren enparantzan.
    • UNTZUETA DANTZA TALDEA, 2007ko Ekainaren 2an arratsaldeko 20:00retan eskeiniko du bere erakustaldia BERNEDOko herriko enparantzan.
    • IOAR DANTZA TALDEA, 2007ko ekainaren 2an arratsaldeko 20:00 retan eskeiniko du bere emanaldia MOREDAko Udal Frontoian.
    • ALGARA DANTZA TALDEA, 2007ko ekainaren 2an arratsaldeko 20:30etan eskainiko du bere erakustaldia ERRIBERA BEITIAko San Martin enparantzan.
    • IRUÑA DE OKA DANTZA TALDEA, 2007ko ekainaren 2an arratsaldeko 20:00retan eskeiniko du bere erakustaldia IZARRAko herriko enparantzan.
  • Maiatzeran 12an, Igande Santua ospatzen da Iekoran. Eguerdiko 12etatik aurrera, Berzijanako Ama Birjina baselizatik prozesioa hasiko da Iekorako dantza taldea eta eltziegoko gaiteroak lagunduta, bertan Berzijanako Ama Birjina Katearen dantza eskeiniko dutelarik. Mezaren ostean txikien taldeak arituko da dantzan.
  • Maiatzaren 5ean, Arabar Errioxako gazteen eguna ospatzen da. Ekitaldi honetan, arratsaldeko 6etan, arabar errioxako hainbat dantza talde parte hartuko dute enparantza nagusian, horien artean: Iekora, Oion, Eltziego, Lantziego,...
  • Maiatzaren 3an, arratsaldeko 20:00retan, San Bixente Aranako herritik Santa Teodosiarantz dihoan bidean, "la subida del mayo" ekitaldiaren barruan, IOAR DTak dantza erakustaldi txiki bat eskainiko du.
  • Maiatzaren 1ean, eguerdiko 12etan, Arabako Aurresku eta Jota Txapelketa ospatuko da Estibalizeko Santutegian.
  • Hurrengo ostiralean, hilak 27an, arratsaldeko 19:30etan, urtero bezala DANBORRADA aterako da Oiondik. Danborra jotzeko 152 lagun elkartuko dira aurten. 15 urte ospatzeko gaueko 22:00etan plazan "batukada" egongo da.
    Ikusgarria izango da, anima zaitezte.
    Beste aldetik, larunbatean, hilak 28an, eguerdiko 13:00etan plazan, Irule Kultur Elkarteako txistulariak eta dantzariak ekitaldi polit bat eskeiniko digute.
  • Arantzabela Dantza Taldea eta Iruña de Okako Dantza Taldea, urtarrilaren 18 eta 19, hurrenez hurren, dantzatuko dute "El Campillo"ko gizarte etxean. Aktuazio hauek, arratsaldeko 19:00tan hasiko dira.
  • ADBtik gabon zoriontsuak opa dizkizuegu eta urte berri on!!
  • Urtero bezala, ADBak Olentzeroko desfilean parte hartuko du Azaroaren 24an arratsaldeko 18etatik aurrera Gasteizko kaleetatik zehar.
  • Gogoratu nahi dizuegu, aurten ere, DANTZA ASKEAREN XXII. JAIALDIA antolatu dugula. Gasteizen izango da, Azaroaren 25ean arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Baina aurtengoak berezitasun bat izango du, enparantza desberdinetan dantzatuko da aldi berean: Korreosen, Loma Jeneralean eta arka enparantzan. Bertan parte hartuko duten dantza taldeak honakoak dira: Algara, Adurtza, Langraitz, Asparren, Ioar eta Eguzkilore. Denak gonbidatuak zaudete jaialdi honetan parte hartzera, horretarako aukera ere egongo bait da.
  • Azaroaren 4an, Dantzari Egunari buruzko bilera monografikoa egingo dugu, 10,00etan. Irekia izango (1,5/2 orduko iraupena) dantza taldeen partehartzea bultzatuz.
    Helbidea: Luis Briñas 31, behea (Termibus eta suhiltzaileen aurrean). Bilbo
  • IRAILAREN 24ean BARAKALDON GOIZEKO 11etan EUSKAL HERRIKO DANTZARI EGUNA OSPATUKO DA. Aurten Arabatik 4 talde joango dira: Iruña Oka dantza taldea, Adurtza Dantza taldea, Eguzkilore Dantza taldea eta Ioar Dantza Taldeek parte hartuko dutelarik Agintariena, Lezeako Zortzikoa eta Biasteriko Arkuak eta Jota dantzatuz. Arratsaldeko 16:30etan erromeria egonga da LUHARTZ taldearekin.
  • Irailaren 23an GASTEIZKO ENPARANTZA BERRIAN, "Alava Vital" emanaldien bukaerako aktuazioa egongo da, bertan Araba Dantzarien Biltzarratik parte hartu duten taldeek ordu beteko erakustaldia eskeiniko dutelarik goizeko 13:00etan.
  • Irailaren 23an Antoñanako jaietako egitarauaren barruan Ioar Dantza Taldeak erakustaldi bat eskeiniko du arratsaldeko 6retan.
  • Irailaren 11ean, Olarizun, Araba Danzarien Biltzarrak jaien tradizioa berreskuratu nahian bertara hurbilduko da. Jantzi Dantza! lemapean, azkari eta pegatina batekin zarituko du Euskal Jantziez jantzita dihoanari eta gurekin dantzatzen dituenei.
  • Irailaren 3an, Ioar Dantza Taldeak bere kanpezuko herriko jaien barruan, erakustaldia eskeiniko du arratsaldeko 20:00etan herriko enparantzan. Gogoratu nahi da, Ostiralean, Larunbatean eta Igandean gaueko 21:30etan Larrain dantza eta txulalai dantzak dantzatzeko aukera izango duzuela.